Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 32:28-45 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Ez oharmenic, ez umotasunic ez du jendaqui horrec.

29. Oxala çuhur baleitez, nabadi baleçate, azquen buruari aitzinetic ohart baleitez!

30. Nolaz batec aitzinean igorcen ditu mila, eta biec ihes igorcen hamar mila? Ez othe da beren Jaincoac saldu eta Jaunac hersi dituztelacotz?

31. Ecen gure Jaincoa ez da hequien jaincoac iduria, eta gure etsaiac juie dira.

32. Horien mahastiac dira Sodomaco eta Gomorhaco hiripeetaco mahastietaric: horien mahatsa, kelder mahatsa, molkoac guciz karatsac;

33. Horien arnoa erainsuguearen mina eta aspicaren phoçoin hilgarria.

34. Ez othe dira jaquitate horiec guciac ni baithan, eta ene kutchetan ciguilatuac?

35. Aspercea niri da, eta ordu içanen denean çorra pagatuco diotet, behaztopa daquioeten çangoa: hurbil da galpeneco eguna, ordua lasterrez heldu da.

36. Jaunac juiatuco du bere populua, eta urricalduco çaiote bere cerbitzariei: ikusico du besoac herbaldu direla, sethiatuac iraungui eta ondarrac eceztatu.

37. Eta erranen du: Non dituzte beren sinhesteco jainco hequiec?

38. Ceinen bitimen bilgorrac jaten baitzituzten eta libacionetaco arnoa edaten? Jaiqui beitez, lagunça ekar beçaçuete, çuen behar orduan gueriça betzaitzate.

39. Ikusaçue bakarra naicela, ez dela nitaz berce Jaincoric. Nic hilaracico, nic biciaracico dut; nic joco, nic sendatuco dut, eta ez da nihor ene escuari itzur daitequeenic.

40. Hedatuco dut escua cerura eta erranen dut: Ni naiz bici naicena bethitic-bethira.

41. Ene ezpata simista beçala çorrozten badut, ene escua juiamenduari lotzen bada, aspercundea bihurturen diotet ene etsaiei, eta gaitzirizcotan naducatenei emanen diotet beren saria.

42. Odolez hordituco ditut ene gueciac, eta ene ezpatac iretsico ditu haraguiac; aseco da ene etsai hilen odolaz, eta boztuco da gathibutasunera buru has dihoacinez.

43. Jendaiac, lauda çaçue haren populua, ceren aspertuco duen bere cerbitzarien odola, eta aspercunde atheraco duen hequien etsaien gainean, eta beguithartez egonen den bere populuaren lurrari.

44. Moise ethorri cen beraz, eta cantica huntaco hitz guciac erran cituen populuaren beharrietara, berac eta Josue, Nunen semeac.

45. Solas horiec oro akabatu cituen, Israel guciari minçatuz,

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 32