Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 32:23-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Içurriac bilduco ditut hequien gainera, eta hequien gainera hustuco ditut ene gueciac.

24. Goseteac xahutuco ditu, hegastinen moco çorrotzac janen ditu: igorrico diotet basa ihicen horça, sugueen eta lurrean herrestatzen diren cierpeen errabia.

25. Campoan ezpatac, barnean icialdurac xahutuco ditu guiçon-gaztea eta nescatcha, bulharreco haurra eta guiçon-çaharra.

26. Erran dut: Non dira? eceztatuco dut guiçonetaric hequien orhoitza.

27. Bainan etsaien gaitzirizcoa gatic luçatu dut, haz ez ditençat horien etsaiac, eta erran ez deçaten: Ez Jaunac, bainan gure escu borthitzac eguin ditu horiec oro.      

28. Ez oharmenic, ez umotasunic ez du jendaqui horrec.

29. Oxala çuhur baleitez, nabadi baleçate, azquen buruari aitzinetic ohart baleitez!

30. Nolaz batec aitzinean igorcen ditu mila, eta biec ihes igorcen hamar mila? Ez othe da beren Jaincoac saldu eta Jaunac hersi dituztelacotz?

31. Ecen gure Jaincoa ez da hequien jaincoac iduria, eta gure etsaiac juie dira.

32. Horien mahastiac dira Sodomaco eta Gomorhaco hiripeetaco mahastietaric: horien mahatsa, kelder mahatsa, molkoac guciz karatsac;

33. Horien arnoa erainsuguearen mina eta aspicaren phoçoin hilgarria.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 32