Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 32:22-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Ene hasarreari lothu çaio su, eta ifernu çolaraino oro erreco ditu: iretsico du lurra bere çothalarequin, mendien erroac sutan egonen dira.

23. Içurriac bilduco ditut hequien gainera, eta hequien gainera hustuco ditut ene gueciac.

24. Goseteac xahutuco ditu, hegastinen moco çorrotzac janen ditu: igorrico diotet basa ihicen horça, sugueen eta lurrean herrestatzen diren cierpeen errabia.

25. Campoan ezpatac, barnean icialdurac xahutuco ditu guiçon-gaztea eta nescatcha, bulharreco haurra eta guiçon-çaharra.

26. Erran dut: Non dira? eceztatuco dut guiçonetaric hequien orhoitza.

27. Bainan etsaien gaitzirizcoa gatic luçatu dut, haz ez ditençat horien etsaiac, eta erran ez deçaten: Ez Jaunac, bainan gure escu borthitzac eguin ditu horiec oro.      

28. Ez oharmenic, ez umotasunic ez du jendaqui horrec.

29. Oxala çuhur baleitez, nabadi baleçate, azquen buruari aitzinetic ohart baleitez!

30. Nolaz batec aitzinean igorcen ditu mila, eta biec ihes igorcen hamar mila? Ez othe da beren Jaincoac saldu eta Jaunac hersi dituztelacotz?

31. Ecen gure Jaincoa ez da hequien jaincoac iduria, eta gure etsaiac juie dira.

32. Horien mahastiac dira Sodomaco eta Gomorhaco hiripeetaco mahastietaric: horien mahatsa, kelder mahatsa, molkoac guciz karatsac;

33. Horien arnoa erainsuguearen mina eta aspicaren phoçoin hilgarria.

34. Ez othe dira jaquitate horiec guciac ni baithan, eta ene kutchetan ciguilatuac?

35. Aspercea niri da, eta ordu içanen denean çorra pagatuco diotet, behaztopa daquioeten çangoa: hurbil da galpeneco eguna, ordua lasterrez heldu da.

36. Jaunac juiatuco du bere populua, eta urricalduco çaiote bere cerbitzariei: ikusico du besoac herbaldu direla, sethiatuac iraungui eta ondarrac eceztatu.

37. Eta erranen du: Non dituzte beren sinhesteco jainco hequiec?

38. Ceinen bitimen bilgorrac jaten baitzituzten eta libacionetaco arnoa edaten? Jaiqui beitez, lagunça ekar beçaçuete, çuen behar orduan gueriça betzaitzate.

39. Ikusaçue bakarra naicela, ez dela nitaz berce Jaincoric. Nic hilaracico, nic biciaracico dut; nic joco, nic sendatuco dut, eta ez da nihor ene escuari itzur daitequeenic.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 32