Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 31:9-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Moisec iscribatu çuen beraz legue hau, eta eman cioeten Lebiren seme aphecei, ceinec erabilcen baitzuten Jaunaren batasuneco arka, eta Israelgo çahar guciei.

10. Eta manu eguinez, erran cioeten: Çazpi urtheren buruan, bihurçapeneco urthean, Tabernacletaco besta-buruan,

11. Israeldic guciac bilcen direnean, çure Jainco Jaunaren aitzinera aguerceco Jaunac hautatu duqueen lekura, legue huntaco hitzac iracurtuco ditutzu Israel guciaren aitzinean, oroc aditzen dituztelaric,

12. Eta batera bildu ondoan populu gucia, nola guiçonac hala emaztequiac, haurrac eta çure hirietan diren arrotzac, ençutearequin ikas detzatençat, eta çuen Jainco Jaunaren beldur içan ditecen, eta legue huntaco hitz guciac beguira eta bethe detzaten;

13. Eta hequien semeec ere orai ez daquitzatenec, adi ahal detzaztençat, eta beren Jainco Jaunaren beldur içan ditecen egoten diren egun oroz lur hortan, ceintaz jabetzera baitzihoazte, Jordanea iraganic.

14. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Huna non hurbil den çure hilceco eguna; deith çaçu Josue, eta eman çaizte lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean, ene manuac eman detzodançat. Moise eta Josue goan ciren beraz, eta guelditu ciren lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean;

15. Eta Jauna han aguertu cen, tabernacle-sarcean baratu cen hedoi habe batean.

16. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Huna bada lo eguinen duçula çure arbasoequin, eta populu hori jaiquiric lohituco da jainco arrotzen ondotic, sarthuco den lurrean bere egoitzaren eguiteco: han utzico nau, eta alferretara bihurtuco du horrequin eguin dudan batasuna.

17. Eta egun hartan ene hasarrea sutatuco da horren contra; eta bazterrerat utzico dut, eta ene beguithartea horren ganic gordeco, eta etsaiaren horcetan egonen da; gaitz eta atsecabe guciec atzemanen dute, halaz non egun hartan erranen baitu: Eguiazqui ceren ez den Jaincoa enequin gaitz hauquiec atzeman naute.

18. Ni bada itzalico naiz eta gordeco dut ene beguithartea egun hartan, eguin dituen gaizqui gucien gatic, ceren jainco arrotzei jarraiqui baita.

19. Hargatic iscriba çaçue cantica hau çuençat, eta irakats çoçuete Israelgo semeei, gogoz ikas deçatençat eta ahoz canta: eta cantu hau lekucotasunetan içan bequit Israelgo semeen artean.

20. Ecen sarraracico ditut cin eguinez horien aitei aguindu içan diotedan lurrean, ceinari baitario ezti eta esne. Jan duquetenean, eta ase eta guicendu ondoan, makurtuco dira jainco arrotzetara eta hequiec dituzte cerbitzatuco; eta ene contra minçatuco dira, eta alfer eraguinen dute enequilaco patua.

21. Eta gaitzen eta atsecabeen uharra gainera erorico çaioetenean, cantica hunec ihardetsico diote lekucotasun batec beçala, ceina ahanzteric ez baita içanen galaracico duenic hequien ondocoen ahotic. Badaquizquit ecen hequien gogoetac, cer eguinen duten egun aguindu diotedan lurrean sarraraz ditzadan baino lehen.

22. Moisec iscribatu çuen beraz cantica eta irakatsi cioeten Israelgo semeei.

23. Eta Josue, Nunen semeari manu eguin cioen, erraten cioelaric: Eguioçu bihotzari eta çaude hazcarretic; ecen çuc sarraracico ditutzu Israelgo semeac aguindu diotedan lurrean, eta ni çurequin içanen naiz.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 31