Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 31:13-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta hequien semeec ere orai ez daquitzatenec, adi ahal detzaztençat, eta beren Jainco Jaunaren beldur içan ditecen egoten diren egun oroz lur hortan, ceintaz jabetzera baitzihoazte, Jordanea iraganic.

14. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Huna non hurbil den çure hilceco eguna; deith çaçu Josue, eta eman çaizte lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean, ene manuac eman detzodançat. Moise eta Josue goan ciren beraz, eta guelditu ciren lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean;

15. Eta Jauna han aguertu cen, tabernacle-sarcean baratu cen hedoi habe batean.

16. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Huna bada lo eguinen duçula çure arbasoequin, eta populu hori jaiquiric lohituco da jainco arrotzen ondotic, sarthuco den lurrean bere egoitzaren eguiteco: han utzico nau, eta alferretara bihurtuco du horrequin eguin dudan batasuna.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 31