Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 31:12-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta batera bildu ondoan populu gucia, nola guiçonac hala emaztequiac, haurrac eta çure hirietan diren arrotzac, ençutearequin ikas detzatençat, eta çuen Jainco Jaunaren beldur içan ditecen, eta legue huntaco hitz guciac beguira eta bethe detzaten;

13. Eta hequien semeec ere orai ez daquitzatenec, adi ahal detzaztençat, eta beren Jainco Jaunaren beldur içan ditecen egoten diren egun oroz lur hortan, ceintaz jabetzera baitzihoazte, Jordanea iraganic.

14. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Huna non hurbil den çure hilceco eguna; deith çaçu Josue, eta eman çaizte lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean, ene manuac eman detzodançat. Moise eta Josue goan ciren beraz, eta guelditu ciren lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean;

15. Eta Jauna han aguertu cen, tabernacle-sarcean baratu cen hedoi habe batean.

16. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Huna bada lo eguinen duçula çure arbasoequin, eta populu hori jaiquiric lohituco da jainco arrotzen ondotic, sarthuco den lurrean bere egoitzaren eguiteco: han utzico nau, eta alferretara bihurtuco du horrequin eguin dudan batasuna.

17. Eta egun hartan ene hasarrea sutatuco da horren contra; eta bazterrerat utzico dut, eta ene beguithartea horren ganic gordeco, eta etsaiaren horcetan egonen da; gaitz eta atsecabe guciec atzemanen dute, halaz non egun hartan erranen baitu: Eguiazqui ceren ez den Jaincoa enequin gaitz hauquiec atzeman naute.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 31