Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 31:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Goan cen beraz Moise, eta solas horiec oro erran ciozcan Israel guciari,

2. Eta erran cioen: Egun baditut ehun eta hogoi urthe; ez naiteque guehiago ez ilki, ez sar, bereciqui Jaunac erran darotanaz gueroz: Jordaneco ur hori iraganen ez duçu.

3. Çure Jainco Jauna iraganen da beraz çure aitzinean; berac çure beguien aitzinean xahutuco ditu jendaqui horiec, eta çuretuco ditutzu; eta Josue hau goanen da çure buruan, Jaunac erran duen beçala.

4. Jaunac horiei eguinen diote, Sehon eta Og Amorhearren erreguei eta hequien lurrari eguin içan diotena, eta xahutuco ditu.

5. Beraz horiec escuetaratuco darozquitzuetenean, halaber eguinen dioçuete nola nic manatu baitarotzuet.

6. Guiçonqui emaçue, eta hazcar çaitezte bihotzez; ez içan beldurric; ez betzaizte horien aitzinean ikara, ceren çuen Jainco Jauna bera baita çuen bidari, etzaituzte hastanduco ez-eta bazterrerat utzico.

7. Eta Moisec deithu çuen Josue, eta erran cioen Israel guciaren aitzinean: Eguioçu bihotzari eta çaude hazcarretic; ecen çuc eramanen duçu populu hau Jaunac hauquien aitei cin eguinez emanen ciotela aguindu lurrera, eta hura çortean çathituco dioçute.

8. Eta çuen bidari içanen den Jauna, bera çurequin içanen da: etzaitu hastanduco, ez-eta utzico; ez ici, ez ikara.

9. Moisec iscribatu çuen beraz legue hau, eta eman cioeten Lebiren seme aphecei, ceinec erabilcen baitzuten Jaunaren batasuneco arka, eta Israelgo çahar guciei.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 31