Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 30:2-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Itzulico çarenean haren gana, eta ethordun eguinen haren manuei, nic egun meçutzen çaitudan beçala, çure semeequin, çure bihotz oroz eta arima guciz:

3. Çure Jainco Jaunac bihurraracico çaitu çure gathibutasunetic, eta urricalduco çaitzu, eta lehenago barraiatu cintuen populu gucietaric berriz bilduco çaitu.

4. Ceruco azquen bazterretaraino haiçatua bacina ere, çure Jainco Jaunac handic guibelerat ekarrico çaitu.

5. Eta hartuco çaitu eta sarthuco çure arbasoec goçatu duten lurrean, eta ardietsico duçu hura: eta Jaunac çu benedicatuz, eguinen du oste handiagoan içanen çarela çure arbasoac içatu diren baino.

6. Çure Jainco Jaunac ingurebaquico ditu çure bihotza eta çure haurren bihotza, maitha deçaçun çure Jainco Jauna çure bihotz oroz eta arima guciz, bici ahal içateco.

7. Ordean madaricione hauquiec oro bihurtuco ditu çure etsaien gainera eta higüincen çaituztenen eta jasanarazten darotzutenen gainera.

8. Çu berriz, itzulico çare, ençunen duçu çure Jainco Jaunaren minçoa eta betheco ditutzu nic egun meçutzen darozquitzutan haren manamendu guciac.

9. Eta çure Jainco Jaunac goriaracico çaitu çure escuetaco lan gucietan, çure sabeleco haurretan, eta çure abereen fruituetan, çure lurraren aberastasunean, eta gauça gucien nasaician. Ecen Jauna itzulico da, atseguin harceco ontasun oroz çu gainditzen, çure arbasoequin atseguin hartu içan çuen beçala:

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 30