Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 30:12-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Ez dago ceruan, çuc erran ahal içateco: Gutaric nor igan daiteque cerura, hori ekarceco guri, ençun deçagunçat eta bethe gure eguinçaz?

13. Ez dago itsasoz haindian, çuc aitzaquia eguiteco eta errateco: Gutaric norc iragan deçaque itsasoa hori gu ganaraino ekarcecotzat, ençun eta eguin ahal içateco manatua dena?

14. Bainan manamendu hori çure aldealdean da, çure ahoan eta çure bihotzean, bethe deçaçunçat hori.

15. Behemaçu egun çure aitzinean eçarri ditudala bicia eta onguia, eta berçaldetic herioa eta gaizquia,

16. Maitha deçaçunçat çure Jainco Jauna, eta ibil çaitecen haren bideetan, eta beguira deçatzun haren manamendu, ceremonia, erabaquiac, eta bici çaitecen, eta berha, eta goçatzeco sarcera cihoacen lurrean benedica çaitzan.

17. Baldin ordean berçaldera balago çure bihotza, eta ençun ez bacindu nahi, eta çoramenduac bereturic adoratzen eta cerbitzatzen bacintu jainco arrotzac:

18. Aitzinetic erraten darotzut egun, galduco çarela, eta Jordanea iraganic, goçatzera cihoacen lurrean aldi laburra eguinen duçula.

19. Lekuco deitzen ditut egun cerua eta lurra aitzinera eman darozquitzudala bicia eta herioa, benedicionea eta madaricionea. Hauta çaçu beraz bicia, bici çaiteztençat, çu eta çure hacia;

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 30