Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 30:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guerthatu ditazqueenean beraz erran horiec oro çuen gainean, benedicionea edo madaricionea çuen aitzinean eçarri ditudanac: eta Jainco Jaunac barraiatu çaituzquen jendaien erdian bihotzeco urriquiac joric,

2. Itzulico çarenean haren gana, eta ethordun eguinen haren manuei, nic egun meçutzen çaitudan beçala, çure semeequin, çure bihotz oroz eta arima guciz:

3. Çure Jainco Jaunac bihurraracico çaitu çure gathibutasunetic, eta urricalduco çaitzu, eta lehenago barraiatu cintuen populu gucietaric berriz bilduco çaitu.

4. Ceruco azquen bazterretaraino haiçatua bacina ere, çure Jainco Jaunac handic guibelerat ekarrico çaitu.

5. Eta hartuco çaitu eta sarthuco çure arbasoec goçatu duten lurrean, eta ardietsico duçu hura: eta Jaunac çu benedicatuz, eguinen du oste handiagoan içanen çarela çure arbasoac içatu diren baino.

6. Çure Jainco Jaunac ingurebaquico ditu çure bihotza eta çure haurren bihotza, maitha deçaçun çure Jainco Jauna çure bihotz oroz eta arima guciz, bici ahal içateco.

7. Ordean madaricione hauquiec oro bihurtuco ditu çure etsaien gainera eta higüincen çaituztenen eta jasanarazten darotzutenen gainera.

8. Çu berriz, itzulico çare, ençunen duçu çure Jainco Jaunaren minçoa eta betheco ditutzu nic egun meçutzen darozquitzutan haren manamendu guciac.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 30