1. Guerthatu ditazqueenean beraz erran horiec oro çuen gainean, benedicionea edo madaricionea çuen aitzinean eçarri ditudanac: eta Jainco Jaunac barraiatu çaituzquen jendaien erdian bihotzeco urriquiac joric,
2. Itzulico çarenean haren gana, eta ethordun eguinen haren manuei, nic egun meçutzen çaitudan beçala, çure semeequin, çure bihotz oroz eta arima guciz:
3. Çure Jainco Jaunac bihurraracico çaitu çure gathibutasunetic, eta urricalduco çaitzu, eta lehenago barraiatu cintuen populu gucietaric berriz bilduco çaitu.
4. Ceruco azquen bazterretaraino haiçatua bacina ere, çure Jainco Jaunac handic guibelerat ekarrico çaitu.