Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 3:9-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Ceina Sidoniarrec deitzen baitute Sarion, era Amorhearrec Sanir:

10. Hartu guintuen ordoquico hiri guciac, eta Galaadeco eta Basango lur gucia, Selcaraino eta Edrairaino ceinac baitira Oguen-peco hiriac Basanen.

11. Og, Basango erregue, bakarric ecen guelditua cen diganteen odoletic. Erakusten dute haren burdinazco ohea, ceina baita Errabathen, Amonen semeen hirian: lucera ditu bederatzi beso, eta çabalera lau, guiçonaren ukaraieco besoaren neurritic.

12. Eta lurraren goçamenetan sarthu guinen orduan Aroertic, ceina baita Arnongo errecaren bazterrean, Galaadeco mendiaren erdiraino: eta Errubeni eta Gadi eman niozcaten hango hiriac.

13. Galaadeco berce çathia ordean, Basan gucia, Oguen-pecoa, eta Argobeco lurra oro eman nituen Mansferen leinu erdiari. Eta Basan gucia deitzen da Diganteen lurra.

14. Jair, Manaseren semeac goçatzen du Argobeco lurra oro Jesurico eta Macatico muguetaraino. Eta Basan deithu çuen bere icenetic Haboth Jair, erran nahi baita Jairen herriac, egungo eguna arteo.

15. Halaber Maquirri eman nioen Galaad.

16. Eta Errubenen eta Gaden leinuetacoei eman niotzaten Galaadeco lurretic Arnongo errecara, errecaren erdiraino, eta mugac Jeboqueco errecaraino, ceina baita Amonen semeen cedarria;

17. Eta mortuco celhaia, eta Jordanea, eta Ceneretheco mugac Mortuco itsasoraino, ceina baita guciz gucia, Phasgaco mendi azpian iguzqui-haice alderat.

18. Ordu hartan manu eman narotzuen, nioelaric: Çuen Jainco Jaunac lur hau ematen darotzuete ondocoen ondoco; guiçon hazcar guciac çoazte harmaturic Israelgo seme çuen anaien aitzinean,

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 3