Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 3:21-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Josueri halaber ordu hartan eman nioen manu, erraten nioelaric: Çure beguiec ikusi içan dute erregue horiei biei cer eguin içan dioeten çuen Jainco Jaunac orobat eguinen dioete erreinu guciei ceinetara iragan beharrac baitzare.

22. Ez becedi içan hequien beldur: ecen çuen Jainco Jauna çuen alde guducaturen da.

23. Ordu hartan othoitz eguin içan nioen Jaunari, nioelaric:

24. Jainco jauna, abiatu çare çure sehiari erakusten çure handitasuna eta çure escu guciz hazcarra: ecen ez da ez ceruan ez lurrean berce Jainco bat çure eguinçac eguin detzaqueenic, ez-etare çure indarrari hurbilceco denic.

25. Iraganen naiz beraz, eta ikusiren ditut Jordanez haindico lur guciz on hura, eta mendi guciz eder hura eta Libana.

26. Eta Jauna samurtu citzaitan çuen gatic; ez ninduen ençun içan, bainan erran çarotan: Asqui da çuri; ez niri guehiago hortaz aipha.

27. Igan çaite Phasgaco gainera, eta çure beguiac inguruan erabil çatzu mendebalera eta ipharrera, hegoara eta iguzqui haicera, eta beguira çaçu; ecen ez duçu iraganen Jordaneco ur hori.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 3