Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 3:14-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Jair, Manaseren semeac goçatzen du Argobeco lurra oro Jesurico eta Macatico muguetaraino. Eta Basan deithu çuen bere icenetic Haboth Jair, erran nahi baita Jairen herriac, egungo eguna arteo.

15. Halaber Maquirri eman nioen Galaad.

16. Eta Errubenen eta Gaden leinuetacoei eman niotzaten Galaadeco lurretic Arnongo errecara, errecaren erdiraino, eta mugac Jeboqueco errecaraino, ceina baita Amonen semeen cedarria;

17. Eta mortuco celhaia, eta Jordanea, eta Ceneretheco mugac Mortuco itsasoraino, ceina baita guciz gucia, Phasgaco mendi azpian iguzqui-haice alderat.

18. Ordu hartan manu eman narotzuen, nioelaric: Çuen Jainco Jaunac lur hau ematen darotzuete ondocoen ondoco; guiçon hazcar guciac çoazte harmaturic Israelgo seme çuen anaien aitzinean,

19. Çuen emazte, haur eta aciendac utziric. Badaquit ecen abere hainitz baditutzuela, eta egon beharco dira nic eman darozquitzuetan hirietan,

20. Jaunac çuen anaiei eman deçoten arteo phausua, çuei eman içan darotzueten beçala, eta berec ere goça deçaten arteo Jaunac Jordanez haindian eman gogo dioten lurra: orduan norbera itzulico da nic çuei eman lurraren goçatzera.

21. Josueri halaber ordu hartan eman nioen manu, erraten nioelaric: Çure beguiec ikusi içan dute erregue horiei biei cer eguin içan dioeten çuen Jainco Jaunac orobat eguinen dioete erreinu guciei ceinetara iragan beharrac baitzare.

22. Ez becedi içan hequien beldur: ecen çuen Jainco Jauna çuen alde guducaturen da.

23. Ordu hartan othoitz eguin içan nioen Jaunari, nioelaric:

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 3