Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 3:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Itzuliric beraz, igan guinen Basango bideaz: eta Og, Basango erregue, ilki cen gure aitzinera bere populu guciarequin Edrain gudu ematera.

2. Eta Jaunac erran çarotan niri: Ez içan horren beldur, ceren çure escuan eçarria baita bere populu guciarequin eta bere lurrarequin: eta horri eguinen dioçu, Sehon, Amorhearren erregue, Hefebonen egotu denari eguin içan dioçun beçala.

3. Gure Jainco Jaunac escuetaratu çarozcun beraz Og ere, Basango erregue eta haren populu gucia; eta hilceraino jo guintuen,

4. Ordu berean xahutzen guintuelaric hango hiri guciac. Hiri bakar bat etzitzaicun itzuri, hirur hogoi hiri, Argobeco bazterra oro, Oguen-pecoa Basanen.

5. Hiri guciac harrasi gaitzez hazcartuac ciren, athe eta haguequin, aiphatu gabe hiri harrasiric etzutenac konda ahal baino guehiago.

6. Eta hil guintuen egoiliarrac, Sehon, Hefebongo erregueri eguin guinarozquien beçala, herrausten guintuelaric hiri guciac, guiçon, emaztequi eta haurrac hilez:

7. Eraman guintuen ordean aciendac eta hirietaco buluzquinac.

8. Ordu hartan jabetu guinen beraz lurraz, Jordanez hunaindian ciren Amorhearren bi erregueen escutic, Arnongo errecatic Hermongo mendiraino,

9. Ceina Sidoniarrec deitzen baitute Sarion, era Amorhearrec Sanir:

10. Hartu guintuen ordoquico hiri guciac, eta Galaadeco eta Basango lur gucia, Selcaraino eta Edrairaino ceinac baitira Oguen-peco hiriac Basanen.

11. Og, Basango erregue, bakarric ecen guelditua cen diganteen odoletic. Erakusten dute haren burdinazco ohea, ceina baita Errabathen, Amonen semeen hirian: lucera ditu bederatzi beso, eta çabalera lau, guiçonaren ukaraieco besoaren neurritic.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 3