Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 28:64-68 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

64. Jaunac barraiatuco çaitu populu gucietan, lurraren bazter batetic bercera; eta han cerbitzatuco ditutzu jainco arrotz, çuc eta çure arbasoec eçagutzen ez ditutzuenac, çura eta harria.

65. Jendaqui hequietan ere ez da çuretzat soseguric içanen, ez-eta çure oinhatzarençat sesuric. Jaunac ecen emanen darotzu bihotz ikarati bat, eta begui iraunguitzen diren batzuec, eta grima bat atsecabez hiratua.

66. Eta çure bicia içanen da dilindan beçala çure aitzinean. Beldurretan egonen çare gau eta egun, eta bici çarela etzaitzu idurituco.

67. Goicean erranen duçu: Norc emanen darot niri arratsa? Eta arratsean: Norc emanen darot niri bihar-goiça? çure bihotzeco icialdurac ikaran iduquico çaituena gatic, eta çure beguiec ikusico dituztenac gatic.

68. Jaunac uncitan bihurtuco çaitu Eguiptora, ceintaraco bideaz erran içan baitarotzu hura çure beguiz ez duçula guehiago ikusico. Han çure etsaiei saldua içanen çare muthilçat eta nescatotzat, eta norc eros ez da içanen.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 28