Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 28:55-68 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

55. Eta ez diote eman nahico bere semeen haraguietaric, ceinetaric berac janen baitu, berceric ez içanez, çure etsaiec çure hiri gucietan jasanaracico darozquitzun sethio, gosetetan.

56. Emaztequi mimbera eta beratza, lurrean ibil etzaitequeena eta çangoa lurraren gainean eman etzeçaqueena, bere guriqueriaren eta mimberatasunaren handiz, aldean lo eguiten dioen senharrari bekaitz içanen çaio bere seme, alaben haraguietaric,

57. Eta ixtapetic atheratzen diren ondocoen ciquinquerietaric, eta orduan sorthuco çaizcoen haurren haraguitic: ecen ixilca janen dituzte gauça gucien escasiaz, çure etsaiac çure hirietan jasanaracico darozquitzun sethio, hagoetan.

58. Çaincen eta bethetzen ez baditutzu liburu huntan iscribatua den legue huntaco hitz guciac, eta haren icen ospetsu eta ikaragarriaren, erran nahi da çure Jainco Jaunaren beldur ez baçare,

59. Jaunac berhatuco ditu çure çauriac, çure ondoregoaren çauriac, çauri handiac eta iraupenecoac, gaitz guciz gaixtoac eta akabançagabeac.

60. Eta laztu çaituzten Eguiptoco içurri guciac bihurtuco ditu çure gainera, eta iratchiquico çaizquitzu.

61. Gaineraco, erkidura guciac, eta legue huntaco liburuan iscribatuac ez diren çauriac, Jaunac çure gainera jautsaracico ditu, herrauts çaitzan arteo:

62. Eta guttitto gueldituco çarete, çuec lehenago ceruco içarrac becembat cinetenac çuen osteaz, ceren ez duçun ençun çure Jainco Jaunaren minçoa.

63. Eta nola lehenago Jaunac çuen gainean atseguin hartu baitzuen, çuei ongui eguinez eta çuec berhatuz, hala atseguin hartuco du çuen xahutzen eta galcen, ecezta çaitzaten goçatzera cihoazten lurretic.

64. Jaunac barraiatuco çaitu populu gucietan, lurraren bazter batetic bercera; eta han cerbitzatuco ditutzu jainco arrotz, çuc eta çure arbasoec eçagutzen ez ditutzuenac, çura eta harria.

65. Jendaqui hequietan ere ez da çuretzat soseguric içanen, ez-eta çure oinhatzarençat sesuric. Jaunac ecen emanen darotzu bihotz ikarati bat, eta begui iraunguitzen diren batzuec, eta grima bat atsecabez hiratua.

66. Eta çure bicia içanen da dilindan beçala çure aitzinean. Beldurretan egonen çare gau eta egun, eta bici çarela etzaitzu idurituco.

67. Goicean erranen duçu: Norc emanen darot niri arratsa? Eta arratsean: Norc emanen darot niri bihar-goiça? çure bihotzeco icialdurac ikaran iduquico çaituena gatic, eta çure beguiec ikusico dituztenac gatic.

68. Jaunac uncitan bihurtuco çaitu Eguiptora, ceintaraco bideaz erran içan baitarotzu hura çure beguiz ez duçula guehiago ikusico. Han çure etsaiei saldua içanen çare muthilçat eta nescatotzat, eta norc eros ez da içanen.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 28