Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 28:54-59 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

54. Çure baithaco guiçon beratz eta guciz atseguinqueriaçalea bekaitz içanen çaioete bere anaiari eta bere bulharraren gainean lo eguiten dioen emazteari,

55. Eta ez diote eman nahico bere semeen haraguietaric, ceinetaric berac janen baitu, berceric ez içanez, çure etsaiec çure hiri gucietan jasanaracico darozquitzun sethio, gosetetan.

56. Emaztequi mimbera eta beratza, lurrean ibil etzaitequeena eta çangoa lurraren gainean eman etzeçaqueena, bere guriqueriaren eta mimberatasunaren handiz, aldean lo eguiten dioen senharrari bekaitz içanen çaio bere seme, alaben haraguietaric,

57. Eta ixtapetic atheratzen diren ondocoen ciquinquerietaric, eta orduan sorthuco çaizcoen haurren haraguitic: ecen ixilca janen dituzte gauça gucien escasiaz, çure etsaiac çure hirietan jasanaracico darozquitzun sethio, hagoetan.

58. Çaincen eta bethetzen ez baditutzu liburu huntan iscribatua den legue huntaco hitz guciac, eta haren icen ospetsu eta ikaragarriaren, erran nahi da çure Jainco Jaunaren beldur ez baçare,

59. Jaunac berhatuco ditu çure çauriac, çure ondoregoaren çauriac, çauri handiac eta iraupenecoac, gaitz guciz gaixtoac eta akabançagabeac.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 28