Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 28:40-56 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

40. Olibac içanen ditutzu çure eremu gucietan, eta etzare olioz gançutuco. ceren ixurico eta galduco baitira.

41. Semeac eta alabac içanen ditutzu, eta etzare hequietaz goçatuco, ceren gathibu eramanac içanen baitira.

42. Herdoac iretsico ditu çure çuhaitz guciac eta çure lurreco fruituac.

43. Çurequin lur berean dagoen arrotza iganen da çure gainera, eta gorago içanen da; çu ordean jautsico çare eta içanen çare beherago.

44. Çuc hari maileguz hartuco dioçu, eta ez dioçu maileguz emanen. Hura içanen da buruan, eta çu içanen çare buztanean.

45. Eta madaricione horiec guciac ethorrico dira çure gainera, jarraiquico çaizquitzu eta iratchiquico xahu çaitecen arteo, ceren ez duçun nahi içan ençun çure Jainco Jaunaren hitza eta beguiratu meçutu darozquitzun manamenduac eta ceremoniac.

46. Eta çure baithan eta çure ondoregoa baithan mendeen mendetaraino içanen dira ikuscari eta sendagaila harrigarriac,

47. Ceren çure Jainco Jauna cerbitzatu ez duqueçun bozcariotan eta çure bihotzeco goiheratasunean, gauça orotaco nasaicia gatic.

48. Jaunac igorrico darotzun etsaia, gosean, egarrian, buluztasunean, eta escasia orotan cerbitzatuco duçu, eta burdinazco uztarri bat eçarrico du çure lephoaren gainean leher çaitzan arteo.

49. Jaunac urrundanic eta lurraren berce burutic çure gainera erakarrico du jendaia bat, hegaldaca oldarrean heldu den arranoa iduri, eta ceinaren minçaia ecin ençunen baituçu;

50. Jendaia guciz oçarra, ikustateric içanen ez duena çaharrarençat, ez-eta urricalmenduric haurttoarençat;

51. Eta iretsico dituenac çure acienden fruitua eta çure lurreco fruituac, leher eguin deçaçun arteo; eta utzico ez darotzuna ez oguiric, ez arnoric, ez olioric, ez idi-arthalderic, ez ardi-arthalderic, gal çaitzan arteo,

52. Eta xahu çaitzan çure hiri gucietan, eta lurrerat arthiquiac içan ditecen çure harrasi hazcar eta gorac, ceinetan baitzinduen çure sinhestea çure lur gucian. Çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurreco hiri gucietan sethiatua içanen çare;

53. Eta çure etsaiac jasanaracico darozquitzun hestura, hagoetan, janen duçu çure sabeleco fruitua, eta çure Jainco Jaunac çuri emanicaco semeen eta alaben haraguietaric.

54. Çure baithaco guiçon beratz eta guciz atseguinqueriaçalea bekaitz içanen çaioete bere anaiari eta bere bulharraren gainean lo eguiten dioen emazteari,

55. Eta ez diote eman nahico bere semeen haraguietaric, ceinetaric berac janen baitu, berceric ez içanez, çure etsaiec çure hiri gucietan jasanaracico darozquitzun sethio, gosetetan.

56. Emaztequi mimbera eta beratza, lurrean ibil etzaitequeena eta çangoa lurraren gainean eman etzeçaqueena, bere guriqueriaren eta mimberatasunaren handiz, aldean lo eguiten dioen senharrari bekaitz içanen çaio bere seme, alaben haraguietaric,

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 28