Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 28:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Benedicatuac çure sabeleco fruituac, çure lurreco fruituac, çure acienden fruituac, çure abere larrizco arthaldeac, eta çure hespiletaco ardiac.

5. Benedicatua çure selharua, eta benedicatua çure manca.

6. Benedicatua içanen çare sarcean eta ilkitzean.

7. Jaunac trumbilca çure aitzinean erorraracico ditu çure contra jaiquico diren etsaiac: bide batez ethorrico dira çure contra, eta çazpiz eguinen dute ihes çure beguitharteari.

8. Jaunac benedicionea igorrico du çure arnoteguiaren gainera, eta çure escuetaco lan gucien gainera, eta hartuco duçun lurrean benedicatuco çaitu.

9. Jaunac beretzat çutan eraiquico du populu bat saindua, cin eguin içan darotzun beçala, baldin çure Jainco Jaunaren manamenduac beguiratzen badituçu, eta haren bideetan ibilcen baçare.

10. Eta lurreco populu guciec ikusico dute Jaunaren icena deithua dela çure gainera, eta çure beldur içanen dira.

11. Jaunac gaindiaracico çaitu ontasun guciz, çure sabeleco fruituez, çure acienden fruituez, eta çure aitei cin eguinez çuri emateaz aguindu cioten lurreco fruituez.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 28