Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 28:13-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Jaunac eçarrico çaitu buruan, eta ez buztanean; eta bethi gainean içanen çare, eta ez azpian; baldin bizquitartean ençuten baditutzu çure Jainco Jaunaren manamenduac, nic egun meçutzen darozquitzudanac, beguiratzen badituçu eta bethetzen,

14. Eta hequietaric ez baçare makurcen, ez escuin ez ezquer, eta ez baçare jainco arrotzei jarraiquitzen, eta cerbitzatzen ez badituçu.

15. Bainan ençun nahi ez baduçu çure Jainco Jaunaren hitza beguiratzeco eta bethetzeco haren manamendu, eta ceremonia, nic çuri egun meçutzen darozquitzudanac, madaricione hauquiec oro ethorrico dira çure gainera, eta iratchiquico çaizquitzu.

16. Madaricatua içanen çare hirian, madaricatua bazterretan.

17. Madaricatua çure selharua, eta madaricatua çure manca.

18. Madaricatuac çure sabeleco fruitua eta çure lurreco fruitua, çure idiarthaldeac eta ardi-arthaldeac.

19. Madaricatua içanen çare sarcean, eta madaricatua ilkitzean.

20. Jaunac çure gainera igorrico ditu gosetea eta erromeseria, eta madaricionea eçarrico du eguinen ditutzun lan gucietan, leher eta laster gal çaitzan arteo, çure eguitate guciz tzarren gatic, ceinetaz bazterrerat utzi bainauçu.

21. Jaunac iratchic beçaçu içurritea, goçatzera sarthu çaren lurretic sunsiaraz çaitzan arteo.

22. Jaunac jo beçaitza erromestasunaz, sukarraz eta hotzaz, beroaz eta saphaz, aire ustelaz eta herdoaz, eta ondotic jarraic bequiçu, gal çaitecen arteo.

23. Çure gainean den cerua içan bedi cobrez, eta oincatzen duçun lurra burdinaz.

24. Jaunac çure lurrari uritzat eman beço herrautsa, eta cerutic çure gainera hautsa eror bedi, leher çaitecen arteo.

25. Trumbilca çure etsaien aitzinean erorcen çarela, Jaunac hequien escuetara eman beçaitza; bide batez ilki becedi hequien contra, eta çazpiz ihes eguin beçaçu, eta barraiatua içan becedi lurreco erresuma gucietan.

26. Çure hiliquia içan bedi ceruco hegastinen eta lurreco abere basen hazcurri, eta hequiec haiçatuco dituenic nihor içan ez bedi.

27. Jaunac jo beçaitza Eguiptoco çauriaz, çaragarrez eta hatzez çure gorphutzeco alderdi ceintaric ilkitzen baitzaitzu ongarria, halai non ecin sendatuco baitzare.

28. Jaunac jo beçaitza çorotasunaz, itsutasunaz eta izpirituco erhotasunaz;

29. Eta egüerditan haztaca ibil becedi itsua bere ilhumbeetan ibilcen ohi den beçala, eta ez betzatzu çure bideac atzeman. Bici gucian belçatua içan becedi eta borcharen-pean çaphatua, eta norc libra içan ez beçaçu.

30. Emazte har beçaçu, eta çutaz berce batec harequin lo eguin beça; etchea eguin beçaçu, eta ez becedi hartan egon; mahastia landa beçaçu, eta çuc mahatsa ez beçaçu bil.

31. Çure idia çure aitzinean imolatua içan bedi, eta çu ez becedi içan hartaric jale; çure astoa har beçaçute aitzinetic, eta ez beçaitzu bihurtua içan, çure ardiac emanac içan beitez çure etsaiei, eta norc lagun ez beçaçu kausi.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 28