Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 28:11-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Jaunac gaindiaracico çaitu ontasun guciz, çure sabeleco fruituez, çure acienden fruituez, eta çure aitei cin eguinez çuri emateaz aguindu cioten lurreco fruituez.

12. Jaunac idequico du bere aberastasun handienetaco kutcha, cerua, lurrari uriaren emateco bere aroan; eta benedicatuco ditu çure escuetaco lan guciac. Eta asco jendaquiri maileguz emanen duçu, eta nihoren ganic ez duçu maileguz hartuco.

13. Jaunac eçarrico çaitu buruan, eta ez buztanean; eta bethi gainean içanen çare, eta ez azpian; baldin bizquitartean ençuten baditutzu çure Jainco Jaunaren manamenduac, nic egun meçutzen darozquitzudanac, beguiratzen badituçu eta bethetzen,

14. Eta hequietaric ez baçare makurcen, ez escuin ez ezquer, eta ez baçare jainco arrotzei jarraiquitzen, eta cerbitzatzen ez badituçu.

15. Bainan ençun nahi ez baduçu çure Jainco Jaunaren hitza beguiratzeco eta bethetzeco haren manamendu, eta ceremonia, nic çuri egun meçutzen darozquitzudanac, madaricione hauquiec oro ethorrico dira çure gainera, eta iratchiquico çaizquitzu.

16. Madaricatua içanen çare hirian, madaricatua bazterretan.

17. Madaricatua çure selharua, eta madaricatua çure manca.

18. Madaricatuac çure sabeleco fruitua eta çure lurreco fruitua, çure idiarthaldeac eta ardi-arthaldeac.

19. Madaricatua içanen çare sarcean, eta madaricatua ilkitzean.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 28