Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 28:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ençuten baduçu ordean çure Jainco Jaunaren minçoa, bethetzen eta beguiratzen badituçu haren manamendu guciac, nic egun meçutzen darozquitzudanac, çure Jainco Jaunac gorago eçarrico çaitu lurraren gainean hedatzen diren jendaqui guciac baino.

2. Eta benedicione hautchec guciac çure gainera ethorrico dira eta iratchiquico çaizquitzu, baldin bizquitartean haren manamenduei beguiratzen baçare.

3. Benedicatua çu hirian, eta benedicatua bazterretan.

4. Benedicatuac çure sabeleco fruituac, çure lurreco fruituac, çure acienden fruituac, çure abere larrizco arthaldeac, eta çure hespiletaco ardiac.

5. Benedicatua çure selharua, eta benedicatua çure manca.

6. Benedicatua içanen çare sarcean eta ilkitzean.

7. Jaunac trumbilca çure aitzinean erorraracico ditu çure contra jaiquico diren etsaiac: bide batez ethorrico dira çure contra, eta çazpiz eguinen dute ihes çure beguitharteari.

8. Jaunac benedicionea igorrico du çure arnoteguiaren gainera, eta çure escuetaco lan gucien gainera, eta hartuco duçun lurrean benedicatuco çaitu.

9. Jaunac beretzat çutan eraiquico du populu bat saindua, cin eguin içan darotzun beçala, baldin çure Jainco Jaunaren manamenduac beguiratzen badituçu, eta haren bideetan ibilcen baçare.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 28