Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 27:9-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta Moisec eta Lebiren odoleco apheçac Israel guciari erran cioten: Atzar çaite Israel, eta adi çaçu; egun eguin çare çure Jainco Jaunaren populua:

10. Ençun çaçu beraz haren minçoa, eta beguira çatzu haren manamendu eta erabaqui, nic çuri meçutzen darozquitzudanac.

11. Eta egun hartan Moisec populuari manu eguin çuen, cioelaric:

12. Hautchec xutic egonen dira Garicimgo mendiaren gainean, Jordanea iragan-eta, populuaren benedicatzeco: Simeon, Lebi, Juda, Isacar, Josep eta Benjamin.

13. Eta berce aldetic, madaricatzeco Hebalgo mendian xutic içanen dira hauquiec: Erruben, Gad, Aser, Çabulon, Dan eta Nefthali.

14. Eta lebiarrec deiagora eguinen dute, eta Israelgo guiçon guciei erranen diote goraqui:

15. Madaricatua guiçona eguiten duena jainco-itchura bernuçatua eta urthua, Jaunaren gaitzigarriqueria, oficialearen escu-lana, eta hura leku gordean eçarcen duena. Eta populu guciac ihardetsico du, eta erranen du: Biz.

16. Madaricatua bere ait-amei ohore bihurcen ez diotena. Eta populu guciac erranen du: Biz.

17. Madaricatua bere lagunaren mugarriac aldaratzen dituena. Eta populua guciac erranen du: Biz.

18. Madaricatua itsua bidetic makurraracico duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 27