Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 27:16-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Madaricatua bere ait-amei ohore bihurcen ez diotena. Eta populu guciac erranen du: Biz.

17. Madaricatua bere lagunaren mugarriac aldaratzen dituena. Eta populua guciac erranen du: Biz.

18. Madaricatua itsua bidetic makurraracico duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.

19. Madaricatua arrotzaren, umeçurçaren eta alhargunaren çucena ceihercen duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.

20. Madaricatua bere aitaren emaztearequin lo eguiten duena eta haren oheco estalguia aguercen duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.

21. Madaricatua edocein abererequin lo eguiten duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.

22. Madaricatua lo eguiten duena bere arrebarequin, bere aitaren edo amaren alaba denarequin. Eta populu guciac erranen du: Biz.

23. Madaricatua bere amaguinarrebarequin lo eguiten duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.

24. Madaricatua bere anaia ixilean jotzen duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.

25. Madaricatua hobengabe den odolaren ixurceco emaitzac harcen dituena. Eta populu guciac erranen du: Biz.

26. Madaricatua legue huntaco hitzetan egoten ez dena eta eguincetan eçarcen ez dituena. Eta populu guciac erranen du: Biz.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 27