Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 26:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta apheçac sasquia çure escuetaric hartuz, eçarrico du çure Jainco Jaunaren aldarearen aitzinean.

5. Eta erranen duçu çure Jainco Jaunaren aitzinean: Siriarra goan cen ene aitaren ondotic, ceina jautsi baitzen Eguiptora, eta han arrotz ibili hainitz jende gutirequin; eta berhatu cen populu handi, hazcar eta nihonereco oste bat eguiten çuela.

6. Eta Eguiptoarrec atsecabe eman eta jaçarri çarocuten, lan gogorrenac gainera emanez.

7. Eta deihadar eguin guinaroen gure arbasoen Jainco Jaunari, seinac ençun baiquintuen, eta itsusi cituen gure atsecabea, nekeac eta hestura,

8. Eta bere escu hazcar eta beso çabalaz Eguiptotic atheratu guintuen laztura gaitzaren, ikuscari eta sendagaila handien erdian;

9. Eta sarraraci gaitu leku hunetan, eta eman darocu esnea eta eztia darioen lurra.

10. Horren gatic escaincen ditut orai Jaunac eman darotan lurreco fruituen picainac. Eta hequiec utzico ditutzu çure Jainco Jaunaren aitzinean, eta çure Jainco Jauna adoraturic,

11. Bozcariotan onthurunçatuco çarete, çu, eta çure etche gucia, eta lebitarra, eta çurequin den arrotza, çure Jainco Jaunac eman içan darozquitzun ontasun gucien erdian.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 26