Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 26:15-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Beguira diçadaçu çure sainduteguitic eta ceruetaco çure egonleku goratic, eta benedica çaçu çure Israelgo populua eta eman içan darocuçun lurra, gure arbasoei cin eguin cinaroeten beçala, esnea eta eztia darioen lurra.

16. Egun çure Jainco Jaunac manatzen darotzu bethe detzatzun haren manamendu eta erabaquiac, beguira detzatzun eta bethe çure bihotz oroz eta arima guciz.

17. Egun Jauna hautatu duçu, içan dadien çure Jaincoa, ibil çaitecen haren bidetan, çain detzatzun haren ceremonia, manamendu eta erabaquiac, eta ethordun içan çaitecen haren manuei.

18. Eta Jaunac egun hautatu çaitu içateco haren populu berecia, berac erran içan darotzun beçala, eta beguira detzatzun haren manamendu guciac;

19. Eta çu eçarceco, bere laudorio, icen eta ospetan eguin dituen jendaia guciac baino gorago, içan çaitecençat, erran darotzun beçala, çure Jainco Jaunaren populu saindua.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 26