Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 25:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Baldin batzuen artean makur bat atheratu bada eta juieei buruz goan badira: cein-ere ikusi baituquete çucembidean, hari emanen diote irabaci; cein-ere impioquerian, eta hura impiotzat condenatuco dute.

2. Bainan hobendunac çaharoaz mereci duela ikusten badute, lurrean etzanaracico dute eta çafraracico. Bekatua nolaco, çafraldia halaco içanen da:

3. Halaco moldez bizquitartean non çafrac ez baitira berrogoietan iraganen; çure anaia ez dadiençat goan çure aitzinean itsusqui phorrocaturic.

4. Ez dioçu ahoa lothuco larrainean çure bihiac tapicatzen dituen idiari

5. Bi anaia elkarrequin bici içan badira, eta bat hil haurric gabe, cenduaren emaztea ez da bercerequin ezconduco, baicic-ere bere senhar cenaren anaiarequin, ceinac hartuco baitu eta bere anaiari ondocoac emanen;

6. Eta emazte harenganicaco seme çaharrena deithuco du bere anaiaren icenaz, haren icena ez dadien gal Israeldic.

7. Bainan anaiaren emaztea, legueaz çor çaioena, ez badu hartu nahi, hirico athera eguinen du emaztequiac, eta çaharrei buruz goanen da, eta erranen diote: Ene guiçonaren anaiac ez du bere anaiaren icena eraiqui nahi Israelen eta ez nau hartu nahi emaztetzat.

8. Eta berehala hurbilaracico dute, eta galdeac eguinen diozcate. Ihardesten badu: Ez dut emaztetzat hartu nahi,

9. Emaztequia hurbilduco çaio çaharren aitzinean, kenduco dio oinetacoa çangotic, eta thu eguinen dio beguithartera, eta erranen dio: Hola eguinen çaio bere anaiaren etchea eraiqui nahi ez duenari.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 25