Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 23:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunaren baldarnan ez da sarthuco ebaquiric, potroac lehertuac edo ebaquiac dituenic, edo buztana moztua duenic.

2. Hamargarren belhauneraino ez da Jaunaren baldarnan sarthuco mancerra, erran nahi da nesca tzarraren semea.

3. Amontarra eta Moabitarra hamargarren belhaunaren ondotic ere ez dira behinere sarthuco Jaunaren baldarnan;

4. Ceren ez baitira çuen bidera oguiarequin eta urarequin nahi içan ethorri, Eguiptotic atheratu çaiztenean, eta ceren çuen contra Mesopotamia Siriacotic erakarri duten Balaam Beorren semea, çuen madaricatzera:

5. Eta çure Jainco Jaunac ez du ençun nahi içan Balaam, eta haren madaricionea çure benedicionetara bihurtu içan du, maite cintuelacotz.

6. Ez duçu hequiequin baqueric eguinen, eta menderen mende egun eta bician ez dioçute deusetan onguiric bilhatuco.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 23