Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 22:17-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Leloric tzarrena ematen dio, erranez: Ez dut çure alaba doncella aurkitu; eta huna hauquiec dira ene alabaren doncellatasuneco hatzac. Hirico çaharren aitzinean hedatuco dute soinecoa:

18. Eta hiri hartaco çaharrec guiçona hartuco dute eta açotatuco,

19. Condenatzen dutelaric berçalde ehun siclo cilharrezco ematera nescatcharen aitari, ceren leloric tzarrena hedatu duen Israelgo doncella baten gainean; eta emaztetzat içanen du, eta bere bician ecin utzico du.

20. Baicic-eta haren errana eguia bada, eta nescatcha ez bada doncella aurkitu,

21. Iraicico dute bere aitaren etcheco athetic campora, eta hiri hartaco guiçonec harricatuco dute, eta hilen da; ceren itsusqueria eguin duen Israelen, bere aitaren etchean bere burua lohituz: eta gaizquia kenduco duçu çure erditic.

22. Guiçon batec berce baten emaztearequin lo eguin badu, biac hilen dira, erran nahi da guiçon eta emaztequi elkarrequin likistu direnac: eta gaizquia Israeldic kenduco duçu.

23. Nescatcha doncella bat hitzemana bada guiçon batequin, eta norbaitec hirian atzematen badu, eta harequin etzaten bada,

24. Biac erakarrico ditutzu hiri hartaco athera, eta harrica lehertuac içanen dira: nescatcha, ceren hirian içan-eta, deihadar eguin ez duen: guiçona, ceren ahalquea eman dioen bere lagunaren emazteari, eta gaizquia çure erditic kenduco duçu.

25. Bainan guiçonac hitzemana den nescatcha campoetan atzeman badu, eta lothuric, harequin etzan bada, bera bakarric hilen da:

26. Nescatchac ez du deusere jasaiteco içanen: ceren nola ohoin bat jauzten baitzaio bere anaiari eta hilcen baitu, hala nescatcha ere borchatua içatu da:

27. Bakarric cen campoan: deihadar eguin du, eta nihor etzaio libratzera heldu içan.

28. Guiçonac atzematen badu guiçongairic ez duen nescatcha doncella bat, eta lothuric, harequin etzaten bada, eta gauça hori juietara ekarria bada.

29. Nescatcharequin lo eguin duenac haren aitari berrogoi eta hamar siclo cilharrezco emanen diozca eta hura emaztetzat içanen du, ceren ahalquea eman dioen; eta bere bici gucian ecin utzico du.

30. Guiçonac ez du hartuco bere aitaren emaztea, eta ez dio aguertuco gordetzeco dena.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 22