Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 22:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çure anaiaren idia edo ardia errebelatua ikusi-eta, etzare aitzina goanen, bainan bihurtuco dioçu.

2. Çure anaia ez balitz ere çure ahaidea, eta eçagutzen ez baduçu, abereac çure etcherat eramanen dituçu, eta han egonen dira çure anaiac bilha eta har ditzan arteo.

3. Halaber eguinen duçu asto, soineco, eta çure anaiaren edocein gauça galdua denaz atzematen baduçu, ez duçu bazterrerat utzico, ez delacoan çurea.

4. Baldin çure anaiaren astoa edo idia bidean erori dela ikusi baduçu, etzare axolagabe goanen, bainan xutitzen lagunduco duçu.

5. Emaztequiac ez du guiçon soinecoric jauncico, eta guiçonac ez du emaztequi soinic erabilico: ecen holacoric eguiten duena higüingarri çaio Jaincoari.

6. Bidean çoacelaric, çuhaitz batean edo lurrean aurkitzen baduçu xori ohance bat, eta ama umeen edo arroitzeen gainean badago, ama ez duçu umeequin iduquico;

7. Bainan utzico duçu goatera, umeac atchiquitzen ditutzularic, ongui guertha daquiçunçat, eta lucez bici çaitecen.

8. Etche berri bat eguin duqueçunean, teilatuari inguruan eguinen dioçu harrasitto bat, beldurrez odola ixur dadien çure etchean, eta hobendun içan çaitecen norbait erorcen bada, eta gain-behera ambilcen.

9. Ez beçaçu berce haciric erain çure mahastian, beldurrez erain duçun hacitic eta mahastitic sorthuco direnac orobat sainduetsiac içan ditecen.

10. Etzare idiarequin eta astoarequin batean iraulcen harico.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 22