Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 20:9-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta armadaco aitzindariac ixildu ondoan, eta solasa akabatu dutenean, ceinec bere ezcardac guduco xuxenduco dituzte.

10. Hiri baten harceco hurbilduco çatzaioenean, lehenic baquea escainico dioçu.

11. Onhesten badu, eta atheac idequitzen badarozquitzu, han den populu guciac bicia içanen du, eta cerbitzatuco çaitu figoa pagatuz.

12. Ez badu ordean paturic eguin nahi, eta guerla ematen hasten baçaitzu, sethiatuco duçu.

13. Eta çure Jainco Jaunac escuetaratuco darotzunean, han diren guiçonqui guciei ezpataren ahoaz emanen dioçuete,

14. Utziz emaztequiac, haurrac, abereac eta hirian diren berceac. Atzeman gucia armadari çathituco dioçu, eta çure Jainco Jaunac eman darozquitzun etsai buluzquinetaric janen duçu.

15. Horrela eguinen dioçute çu ganic hainitz urrun diren hiri guciei eta goçatzeco hartu behar ditutzunetaric ez direnei.

16. Ordean çuretzat emanen çaizquitzun hirietan nihori ez dioçu bicia utzico:

17. Bainan ezpataren ahoaz hilen ditutzu, erran nahi da Hethearra, Amorhearra, Cananearra, Pherecearra, Hebearra eta Jebusearra, çure Jainco Jaunac manatu darotzun beçala,

18. Beldurrez-eta beren jaincoençat eguin dituzten icigarriqueria guciac eguiten irakats detzatzueten, eta bekatu çuen Jainco Jaunaren alderat eguin deçaçuen.

19. Lucez sethiatuco duçunean hiri bat, eta harcecotzat hura trenchadaz inguratuco duçunean, ez ditutzu ebaquico çuhaitzac ceinen fruituac jan baiteçaquetzu, eta ez duçu inguruan haizcoraz bazterrac xahutu behar, ceren-eta çuhaitza çur bat baita eta ez guiçon bat, eta guerlarien ostea çure contra ez baiteçaque berha.

20. Bainan çuhaitza ez denean fruitutacoa bainan bai larrecoa eta berce ascotaco on dena, ebac çaçu, eta eguizquitzu tresnac, hartu arteo çure contra guducatzen den hiria.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 20