Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 20:5-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Aitzindariec ere, armadac aditzen dituela, ceinec beren andanetan oihu eguinen dute: Nor da guiçona etche berri bat eguin eta hartan egoten hasi ez dena? bihoa, eta itzul bedi bere etcherat, beldurrez-eta guerlan hil dadien, eta berce bat lehenic jar dadien haren etchean.

6. Nor da guiçona mahasti bat landatu duena, eta oraino arduratu ez duena, oroc hartaric jan deçacaten beçala? bihoa, eta itzul bedi bere etchera, beldurrez-eta guerlan hil dadien, eta berce guiçon batec eguin deçan haren eguimbidea.

7. Nor da guiçona emaztegai batequin hitzemana, eta oraino hartu ez duena? bihoa eta itzul bedi etcherat, beldurreceta berce guiçon batec har deçan hura.

8. Horiec erran ondoan, erranen dute goitico, eta populuari minçatuz: Nor da guiçon beldurtia eta bihotzez icipera? bihoa, eta itzul bedi etcherat, beldurreceta lotsaraz detzan bere anaien bihotzac, bera icialduraz harritua den beçala.

9. Eta armadaco aitzindariac ixildu ondoan, eta solasa akabatu dutenean, ceinec bere ezcardac guduco xuxenduco dituzte.

10. Hiri baten harceco hurbilduco çatzaioenean, lehenic baquea escainico dioçu.

11. Onhesten badu, eta atheac idequitzen badarozquitzu, han den populu guciac bicia içanen du, eta cerbitzatuco çaitu figoa pagatuz.

12. Ez badu ordean paturic eguin nahi, eta guerla ematen hasten baçaitzu, sethiatuco duçu.

13. Eta çure Jainco Jaunac escuetaratuco darotzunean, han diren guiçonqui guciei ezpataren ahoaz emanen dioçuete,

14. Utziz emaztequiac, haurrac, abereac eta hirian diren berceac. Atzeman gucia armadari çathituco dioçu, eta çure Jainco Jaunac eman darozquitzun etsai buluzquinetaric janen duçu.

15. Horrela eguinen dioçute çu ganic hainitz urrun diren hiri guciei eta goçatzeco hartu behar ditutzunetaric ez direnei.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 20