Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 20:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guerlara atheratzen baçare çure etsaien contra, eta ikusten baditutzu hequien çaldieria eta orga-lasterrac eta çuc duçuna baino gaitzagoa dela etsaiaren armadaco ostea, ez içan hequien beldur, ceren çure Jainco Jauna Eguiptoco lurretic atheratu çaituena çurequin baita.

2. Eta gudua ja hurbildua denean, aphez-handia aguertuco da armadaren aitzinera, eta hula minçatuco da populuari:

3. Adi çaçu, Israel: egun ematen dioçue gudu çuen etsaiei, ez bedi lotsa çuen bihotza; ez içan beldurric; berautzue amor eguin; ez betzaiztzate ikara;

4. Ceren çuen erdian baita çuen Jainco Jauna, eta çuen alde guducatuco baita çuen etsaien contra galceco çoritic çuen atheratzeco.

5. Aitzindariec ere, armadac aditzen dituela, ceinec beren andanetan oihu eguinen dute: Nor da guiçona etche berri bat eguin eta hartan egoten hasi ez dena? bihoa, eta itzul bedi bere etcherat, beldurrez-eta guerlan hil dadien, eta berce bat lehenic jar dadien haren etchean.

6. Nor da guiçona mahasti bat landatu duena, eta oraino arduratu ez duena, oroc hartaric jan deçacaten beçala? bihoa, eta itzul bedi bere etchera, beldurrez-eta guerlan hil dadien, eta berce guiçon batec eguin deçan haren eguimbidea.

7. Nor da guiçona emaztegai batequin hitzemana, eta oraino hartu ez duena? bihoa eta itzul bedi etcherat, beldurreceta berce guiçon batec har deçan hura.

8. Horiec erran ondoan, erranen dute goitico, eta populuari minçatuz: Nor da guiçon beldurtia eta bihotzez icipera? bihoa, eta itzul bedi etcherat, beldurreceta lotsaraz detzan bere anaien bihotzac, bera icialduraz harritua den beçala.

9. Eta armadaco aitzindariac ixildu ondoan, eta solasa akabatu dutenean, ceinec bere ezcardac guduco xuxenduco dituzte.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 20