Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 2:9-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta Jaunac erran çarotan: Ez beçaçu gudu eman Moabitarrei, eta ez eguin horiei guerlaric: ez darotzut ecen batere emanen horien lurretic, ceren Lothen semeei eman baitiotet Ar goçatzera.

10. Emitarrac içan ciren horco lehembicico egoiliarrac, populu larria eta hazcarra, eta Naiz gorac nola Enaquen odolecoac,

11. Digantetzat iragaiten ciren, eta Enaquen semeac beçalacoac ciren. Horren gatic Moabitarrec deitzen dituzte Emitarrac.

12. Seirren ordean lehembicitic egotu dira Horhearrac, ceinac iraiciric eta xahuturic, han jarri ciren Esauren semeac, Israelec eguin duen beçala bere goçameneco lurrean, ceina Jaunac eman baitio.

13. Jaiquiric beraz Çaredeco errecaren iragaiteco, hartara ethorri guinen.

14. Bada, Cadesbarnetic Çaredeco errecaco iragan-lekuraino ibili garen dembora, içatu da hogoi eta hemeçorci urthe: orduco guerlarien guiçaldia campetaric ecezta cedien arteo, Jaunac cin eguin içan beçala:

15. Haren escua hequien contra içatu da, galaraztecotzat campen erditic.

16. Eta gudutaco guiçonac oro hil içan ciren ondoan,

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 2