Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 2:29-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Esauren seme, Seirren daudenec, eta Arren dauden Moabitarrec eguin duten beçala, Jordanera hel gaitecen arteo, eta iragan gaitecen gure Jainco Jaunac eman gogo darocun lurrera.

30. Sehon, Hefebongo erreguec etzarocun eman nahi içatu iragan bidea, ceren çure Jainco Jaunac gogortu baitzuen haren izpiritua eta hazcartu haren bihotza, hura çure escuetara eçarcea gatic orai ikusten duçun beçala.

31. Eta Jaunac erran çarotan niri: Horra non hasi naicen Sehonen eta bere lurraren çuri escuetara ematen; abia çaiteci lur horren goçatzen.

32. Eta Sehon bere populu guciarequin aitzinera ilki çarocun Jasan gudu ematera.

33. Eta gure Jainco Jaunac escuetan eçarri çarocun: jo guinduen hura bere seme eta populu guciarequin.

34. Eta orduan hartu içan guintuen hiri guciac, hango egoiliarrac hilic, guiçon, eta emaztequi, eta haur; ez guinduen hequietan bakar bat ere utzi,

35. Aciendez landan, ceinac erori baitziren gudularien escuco, eta hirietaco buluzquin hartu guintuenez landan.

36. Aroertic, ceina baita Arnongo errecaren bazterrean, haranean jarria den hiri bat, Galaaderaino ecen içatu ez herriric ez biriric gure escuei itzuri cenic: gure Jainco Jaunac escuetaratu çarozcun guciac,

37. Lekat Amonen semeen lurra, ceinari ez baicare hurbildu içan, eta Jeboqueco errecari dauden guciac, eta mendietaco hiriac, eta gure Jainco Jaunac debecatu darozcun lekuac oro.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 2