Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 2:19-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Eta hurbilcearequin Amonen semeen hauçora, beguira çaite hequiei gudu ematetic, eta ez abia gudura: ecen ez darotzut emanen Amonen semeen lurretic, ceren hura Lothen semeei eman baitiotet goçatzera.

20. Digante lur aiphatua da: eta beihala hartan egotu dira diganteac, Amontarrec Çomçomtarrac deitzen cituztenac.

21. Populu larria eta saihera handicoa, eta irazquiz Enactarrac beçain lucea, ceina Jaunac Amontarren aitzinetic xahutu baitzuen, eta hequiec jarraraci haren orde,

22. Seirren çauden Esauren semeen alde eguin içan çuen beçala, Horhearrac xahutuz, eta hequien lurra emanez Esauren semeei, ceinec goçatzen baitute oraidinocoan.

23. Hebearrac ere, Haserimen Gaçaraino çaudenac, iraiciac içatu ciren Capadociarrez, ceinec Capadociatic ilkiric, xahutu baitzituzten, eta hequien lekuan jarri baitziren.

24. Jaiqui çaizte, eta iragan çaçue Arnongo erreca: horra non çure escura eman dudan Sehon, Hefebongo Amorhearren erregue, eta has çaizte haren lurraren goçatzen, eta haren contra gudu emaçue.

25. Egun abiatuco naiz çure beldurraren eta ikararen hedatzen ceru guciaren azpian dauden populuen gainera: çure icena ençutearequin ici ditecençat, eta erditzeco minequin direnac beçala laztuac eta oinhaceac josiac egon ditecen.

26. Cademotheco mortutic mandatariac igorri nituen beraz baquezco solasequin Sehon Hefebongo erregueri, nioelaric

27. Iraganen gare çure lurretic, bide handiz ibilico gare, ez gare makurtuco ez escuin ez ezquer.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 2