Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 2:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta handic abiaturic, ethorri guinen itsaso Gorrira deraman mortura, Jaunac niri erran çarotan beçala, eta lucez ibili guinen Seirgo mendiaren inguruan.

2. Eta Jaunac erran çarotan:

3. Asqui inguracatu duçue mendi hori; çoazte ipharraldera.

4. Eta populuari manu-eguioçu, erraten dioçularic: Iraganen çarete Seirren dauden Esauren seme çuen anaien mugac gaindi, eta çuen beldur içanen dira.

5. Artharequin beguira çaizte beraz hequiei jaçarric eguitetic; ecen hequien lurretic ez darotzuet emanen oinac eguin deçaqueen hatza bera ere, ceren Esauri eman baitiot Seirgo mendia goçatzera.

6. Jatecoac dirutan erosico eta janen ditutzue; ura erosiric hartuco duçue, eta edanen.

7. Çure Jainco Jaunac benedicatu çaitu çure escuetaco eguinça gucitan; eçagutu du çure bidea, nola iraganen cinduen mortu handi hau, berrogoi urthez çurequin çagoelaric çure Jainco Jauna, eta deus etzauçu escastu.

8. Eta iragan guintuenean gure anaia Esauren semeac, Seirren çaudecinac, Elatheco eta Asiongaberreco bide celhaia barna, ethorri guinen Moabeco mortura deraman bidera.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 2