Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34

Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Noiz-ere çure Jainco Jaunac xahutu baitituzque jendaiac ceinen lurra eman gogo baitarotzu, eta hura goçatuco baituçu, eta hango hiri eta etchetan egonen baitzare;

2. Çure Jainco Jaunac goçatzera emanen darotzun lurraren erdian hirur hiri berecico ditutzu,

3. Bidea artharequin xuxenduz; eta çure lurreco eremu gucia hirur çathitan bardin eçarrico duçu, guiçona hil duen ihesliarrac hauçoan aurki deçan norat ihes eguin.

4. Huna leguea guiçon hilçaile ihesliarrarena, ceinari ez baitzaio bicia kendu behar: norbaitec ustecabez bere laguna jo badu, eta frogatzen bada ez atzotic ez-eta herenegundic gaitzirizcoric etzuela harençat,

5. Bainan harequin lañoqui goan cela oihanera egur ebaquitzera, eta egurren haustean haizcora escutic jauci citzaioela, eta burdinac, guiderretic atheraturic, jo eta hil dioela bere adisquidea; aitzinean erranicaco hirietaric batera ihes eguinen du, eta bicico da;

6. Beldurrez-eta odola ixuria duenaren ahaide hurbilena, minac harturic, jarraiqui daquioen, eta atzeman deçan bidea luceeguia bada, eta jo deçan heriotzea merecitu ez duena, ceren ez baita erakutsia hila denaren alderaco gaitzirizcoric batere baçuela.

7. Hargatic manatzen darotzut hirur hiri hequiec batetic bercera bardin urrun eçar detzatzun.

8. Bainan çure Jainco Jaunac hedatu dituqueenean çure mugac çure arbasoei cin eguin dioeten beçala, eta hequiei aguindu lur gucia eman daroqueçunean,

9. (Baldin bizquitartean beguiratzen baditutzu haren manamenduac, eta eguiten baduçu nic egun meçutzen darotzudana, hura baita çure Jainco Jauna maithatzea eta bethi haren bidetan ibilcea), berhatuco ditutzu berce hirur hiri, eta aitzinean erranicaco hirur hirien nombrea bikunduco duçu;

10. Hobengabearen odola ez dadiençat ixur çure Jainco Jaunac goçatzera emanen darotzun lurrean, eta etzadiençat odolez hobendun içan.

11. Bainan baldin norbaitec, bere lagunaren alderaco gaitzirizco duelaric, celatac hedatu baditu haren biciari, eta atheraturic jo badu eta hil, eta ihes eguin erran diren hirietaric batera,

12. Hiri hartaco çaharrec igorrico dituzte guiçonac, kenduco dute ihes-lekutic, eta ceinaren odola ixuria içan baita hainaren ahaide hurbilenaren escuetara emanen dute, eta hila içanen da.

13. Etzaquizquio urricalduco, eta hobenic etzuen odola xahutuco duçu Israelen gainetic, çuri ongui guertha daquiçunçat.

14. Ez dituçu atheratuco eta nihorat eramanen çure lagunaren cedarri aitzinecoec landatu dituztenac çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrean, ceina goçatzeco hartuco baituçu.

15. Lekuco bat ez da asquico norbaiten contra, nola-nahico gaizqui eta gaixtaqueria gatic: bainan bi edo hirur lekucoren ahoan içanen da garbitasun osoa.

16. Baldin lekuco gueçurti bat atheratzen bada guiçon baten contra, leguea hautsi duela jaçarriz,

17. Xuritzeco duten biac aguertuco Jaunaren aitzinera, orduco aphecen eta juieen aitzinean.

18. Eta artha handienarequin bilhatzean, aurkitzen badute lekuco falsua gueçurrez minçatu dela bere anaiaren contra,

19. Hala bihurtuco diote nola bere anaiari eguitea asmatu baitzuen, eta gaizquia kenduco duçu çure erditic,

20. Berceec, hori aditzearequin, beldurra içan deçatençat, eta nihoiz ez ditecen ausarta horrelacoric eguitera.

21. Etzaquizquio urricalduco, bainan behartuco dioçu bicia biciaren, beguia beguiaren, horça horçaren, escua escuaren, çangoa çangoaren.