Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 18:9-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Sarthua çaitequeenean çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrean, berautzu jendaia bequien icigarriqueriei jarraiqui nahi içatetic.

10. Eta çu baithan ez bedi aurki, semea edo alaba suan iraganaraciz xahu eguin nahico duenic, edo aztiei galdeca harico denic, ametsei eta celatei beguira egonen denic, ez-eta gaizquin içanen denic,

11. Ez-eta xarmatzaileric, ez-eta laminei galdeca harico denic, ez-etare asmu-atheratzaileric, edo hilen ganic eguia jaquin beharrez ibilico denic:

12. Ecen horiec oro gaitzets ditu Jaunac, eta horrelaco tzarquerien gatic xahutuco ditu, çuen sarcean, populu hequiec.

13. Osoqui garbi eta itzalic gabe içanen çare çure Jainco Jaunarequin.

14. Jendaqui horiec, ceinen lurra goçatuco baituçu, celatariac eta asmatzaileac ençuten dituzte: çu ordean bercela irakatsia içatu çare çure Jainco Jaunaz.

15. Çure Jainco Jaunac, çure jendaquitic eta çure anaietaric ni beçala eraiquico darotzu profeta bat: hura ençunen duçu,

16. Çure Jainco Jaunari Horeben galdatu cinaroen beçala, baldarna bildua içan cenean, eta erran cinduenean: Ez beçat guehiago adi Jainco Jaunaren minçoa, eta ez beçat guehiago ikus su ikaragarri hori, hil ez nadiençat.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 18