Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 18:2-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta berceric deusere ez dute hartuco beren anaien ontasunetic; ecen Jauna da bera hequien primança, berac erran içan dioeten beçala.

3. Hau içanen da aphecen çucena populuaren eta bitimac escaincen dituztenen baithan: imola deçaten edo idia, edo ardia, apheçari emanen diote sorbalda eta sabel-xumea,

4. Oguico, arnoco eta olioco picainetaric, eta ardi mozteticaco ileetaric pharte.

5. Ecen çure Jainco Jaunac çure leinu gucietaric hura hautatu du, Jaunaren aitzinean egoteco eta haren icenari eguimbideac bethetzeco, harec eta haren semeec bethi gucian.

6. Lebitar bat ilkitzen balitz çure hiri Israel gucian diren batetic, eta nahi balu ethorri Jaunac hautatu duqueen lekuan egotera,

7. Bere Jainco Jaunaren icenean eguimbideac betheco ditu, orduan Jaunaren aitzinean egonen diren bere anaiec beçala.

8. Jatecoetan berceen pharte bera içanen du: berçalde delaric bere hirian aitaren ondoregoz çor çaioena.

9. Sarthua çaitequeenean çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrean, berautzu jendaia bequien icigarriqueriei jarraiqui nahi içatetic.

10. Eta çu baithan ez bedi aurki, semea edo alaba suan iraganaraciz xahu eguin nahico duenic, edo aztiei galdeca harico denic, ametsei eta celatei beguira egonen denic, ez-eta gaizquin içanen denic,

11. Ez-eta xarmatzaileric, ez-eta laminei galdeca harico denic, ez-etare asmu-atheratzaileric, edo hilen ganic eguia jaquin beharrez ibilico denic:

12. Ecen horiec oro gaitzets ditu Jaunac, eta horrelaco tzarquerien gatic xahutuco ditu, çuen sarcean, populu hequiec.

13. Osoqui garbi eta itzalic gabe içanen çare çure Jainco Jaunarequin.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 18