Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 17:5-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Çure hirico atheetara ilkiren ditutzu gauçaric tzarrena eguin içan duten guiçon eta emaztequia, eta harrica lehertuac içanen dira.

6. Hilcen dena, bi edo hirur lekucoren ahotic galduco da. Nihor ez da hila içanen lekucotasun bakar baten gainean

7. Lekucoen escua abiatuco çaio lehenic hilcera, eta guero populu gaineracoarena lothuco çaio, gaizquia çure erditic ken deçaçunçat.

8. Çutan erabaqui bat nequea eta itsua ikusico duçunean odolean eta odolean, eguitecoan eta eguitecoan, leguenean eta leguenean; eta ikusico ditutzunean çure hirico atheetaco juieen boçac ez daudecila alde berera; jaiqui çaite eta igan çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekura.

9. Ethorrico çare Lebiren odoleticaco aphecen gana, eta orduan juie denaren gana: galdatuco dioçute eta hequiec erakutsico darotzute erabaquico eguia.

10. Eta eguiçu Jaunac hautatu duqueen lekuan buruco direnec erran eta irakatsi gucia.

11. Jaunaren leguearen arabera, eta hequien erabaquiari jarraiquico çare, ez escuin ez ezquer makurtu gabe.

12. Bainan hampurusquerian sarthuco dena, eta ordu hartan çure Jainco Jauna cerbitzatzen duen aphez-handiaren manua eta juiearen erabaquia onhetsi nahico ez duena, hila içan bedi guiçon hura, eta gaizquia Israeldic ken çaçu:

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 17