Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 17:4-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta hortaz jaquinsu eguin baçaituzte, eta ençutearequin arduratsuqui bilhatu baçare, eta aurkitu eguia dela eta icigarriqueria hori Israelen eguin içan dela:

5. Çure hirico atheetara ilkiren ditutzu gauçaric tzarrena eguin içan duten guiçon eta emaztequia, eta harrica lehertuac içanen dira.

6. Hilcen dena, bi edo hirur lekucoren ahotic galduco da. Nihor ez da hila içanen lekucotasun bakar baten gainean

7. Lekucoen escua abiatuco çaio lehenic hilcera, eta guero populu gaineracoarena lothuco çaio, gaizquia çure erditic ken deçaçunçat.

8. Çutan erabaqui bat nequea eta itsua ikusico duçunean odolean eta odolean, eguitecoan eta eguitecoan, leguenean eta leguenean; eta ikusico ditutzunean çure hirico atheetaco juieen boçac ez daudecila alde berera; jaiqui çaite eta igan çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekura.

9. Ethorrico çare Lebiren odoleticaco aphecen gana, eta orduan juie denaren gana: galdatuco dioçute eta hequiec erakutsico darotzute erabaquico eguia.

10. Eta eguiçu Jaunac hautatu duqueen lekuan buruco direnec erran eta irakatsi gucia.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 17