Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 17:17-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ez ditu asco emazte içanen haren gogoa bilduco dutenac, ez-eta cilhar eta urhe meta gaitzic.

18. Bainan bere erreinuco alkian jarri ondoan iscribatuco du liburu batean beretzat legue huntaco Duteronoma, Lebiren leinuco aphecen ganic harturic copia bat:

19. Eta berequin içanen du, eta iracurtuco du bere bicico egun oroz, ikas deçan bere Jainco Jaunaren beldur içaten, eta haren manamendu eta ceremonia leguean manatuac direnen beguiratzen.

20. Eta haren bihotza hampurusquerian goiti ez bedi bere anaien gainean, eta makur ez bedi ez escuin aldera ez ezquerrera, lucez erreguina ditecen Israelen gainean bera eta bere semeac.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 17