Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 17:10-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta eguiçu Jaunac hautatu duqueen lekuan buruco direnec erran eta irakatsi gucia.

11. Jaunaren leguearen arabera, eta hequien erabaquiari jarraiquico çare, ez escuin ez ezquer makurtu gabe.

12. Bainan hampurusquerian sarthuco dena, eta ordu hartan çure Jainco Jauna cerbitzatzen duen aphez-handiaren manua eta juiearen erabaquia onhetsi nahico ez duena, hila içan bedi guiçon hura, eta gaizquia Israeldic ken çaçu:

13. Eta ençutearequin populu gucia icituco da, eta guerorat nihor hampurusqueriaz haz ez bedi.

14. Çure Jainco Jaunac ematera dihoaquiçun lurrean sarthua çaitequeenean, eta hartaz goçatzen, eta han egoten, erraten baduçu: Erregue bat eçarrico dut ene gainean, inguruco jendaqui guciec duten beçala:

15. Çure Jainco Jaunac çure anaien artetic hautatu duqueena eçarrico duçu. Ecin eguinen duçu erregue berce jendaqui bateticaco guiçon bat, çure anaia ez dena.

16. Eta eçarria içan ondoan, ez du çalditze handi bat bilduco, eta ez du populua Eguiptora bihurraracico, bere çalditze handiaren lagunçarequin, bereciqui Jaunac manatu darotzuenean guehiago bide beraz ez itzulceco.

17. Ez ditu asco emazte içanen haren gogoa bilduco dutenac, ez-eta cilhar eta urhe meta gaitzic.

18. Bainan bere erreinuco alkian jarri ondoan iscribatuco du liburu batean beretzat legue huntaco Duteronoma, Lebiren leinuco aphecen ganic harturic copia bat:

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 17