Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 16:14-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta besta hartan bozcariozco barazcariac eguinen ditutzue, çuc eta çure seme-alabec, muthil-nescatoec, lebitarrac ere eta arrotzac, umeçurz eta alhargunac, çure atheen barnean direnec.

15. Çure Jainco Jaunari çazpi egunez besta celebratuco dioçu Jaunac hautatu duqueen lekuan: eta benedicatuco çaitu çure Jainco Jaunac çure fruitu orotan, eta çure escuetaco lan gucietan, eta bozcariotan içanen çare.

16. Urthean hiruretan çuganicaco guiçonqui guciac aguertuco dira çure Jainco Jaunaren aitzinera, hautatu duqueen lekuan: Airisetaco besta-buruz, Asteetaco besta-buruz eta Tabernacletaco besta-buruz. Ez dira Jaunaren aitzinera aguertuco escuac hutsic:

17. Bainan norcberac escainico du duenaren ereduz, bere Jainco Jaunaren benedicioneac eman içan dioenaren arabera.

18. Juieac eta cargudunac eçarrico dituçu, çure Jainco Jaunac, leinu bakoxca, emanen darozquitzun hirietaco atheetan; populua juia deçaten erabaqui çucenez,

19. Eta çucen ez denera makur ez beitez. Ez nor nor den ez-eta emaitzei etzare beguiraturen: ceren emaitzec guiçon çuhurren beguiac itsutzen baitituzte, eta itzulicatzen çucenen solasac.

20. Çucenqui jarraiquico çare çucen denari, bici cedinçat eta goça deçaçun çure Jainco Jaunac eman içan darotzuqueen lurra.

21. Ez duçu lucuric ez-eta çuhaitzic landatuco çure Jainco Jaunaren aldarearen aldean.

22. Ez duçu çuretzat eguinen ez-etare alchatuco jainco-molduraric, ceren gaitzirizcotan baitaduca çure Jainco Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 16