Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 15:19-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Çure abere gorrietaric eta ardietaric, lehembici sorcen diren guciac, nahiz orots, nahiz urrix, sainduetsico diozcatzu çure Jainco Jaunari. Abere gorriaren lehen-sorthua ez duçu lanean erabilico, eta ardiarenari ez dioçu ilea moztuco.

20. Çure Jainco Jaunaren aitzinean janen ditutzue çuc eta çure etchecoec urthe oroz, Jaunac bereci duqueen lekuan.

21. Eta lehen-sorthuac balu narrio bat, edo maingu, edo itsu, edo berce nombaitic markets edo erphil balitz, ez da çure Jainco Jaunari imolatuco.

22. Bainan hura janen duçu çure hiriaren barnean: lohiac edo xahuac orobat janen dute halacoetaric orkazquia eta orenquia beçala.

23. Bakarric huntaric beguiratuco çare, janen ez baituçu hequien odola: bainan ura beçala lurrera ixurico duçu.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 15