Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 11:21-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Berha ditecençat çure egunac eta çure semeenac lur hartan, ceina Jaunac cin eguinez çuen aitei aguindu baitiote emanen diotela, ceruac lurra estalcen dueno.

22. Ecen nic ematen darozquitzuetan manamenduac beguiratzen eta bethetzera baditutzue, çuen Jainco Jauna maithatuz, eta haren bideetan ibiliz, hari iratchiquiac egoten çareztelaric,

23. Jaunac xahutuco ditu jendaia horiec oro çuen beguien aitzinean, eta nausituco çarete çuec baino guehiago eta hazcarrago direnez.

24. Çuen oinac oincatuco duen lur gucia çuena içanen da. Çuen mugac içanen dira mortutic eta Libanetic, Ufrateco ibai handitic iguzqui-sarceco itsasoraino.

25. Nihorc ez du çuen aitzinean iharduquico: çuen Jainco Jaunac çuen beldurra eta ikara hedatuco ditu oincatzera cihoazten lur ororen gainean, çuei erran içan darotzuen beçala.

26. Huna non egun çuen aitzinean ematen ditudan benedicionea eta madaricionea;

27. Benedicionea, baldin ethordun içaten baçarete çuen Jainco Jaunaren manamenduei, egun nic meçutzen darozquitzuetanei;

28. Madaricionea, baldin çuen Jainco Jaunaren manamenduei bihurri eguiten badioçuete, ilkitzen baçarete nic egun erakusten darotzuetan bidetic, eta eçagutzen ez ditutzuen jainco arrotzen ondotic ibilcen baçarete.

29. Bada, çuen Jainco Jaunac sarraracico çaituztenean egoteco cihoazten lurrean, benedicionea atheratuco duçue Garicimgo mendi gainean, madaricionea Hebalgo mendian,

30. Ceinac baitira Jordanez haindian, iguzqui-sarcera dohan bidearen berce aldean, Galgalaco parrean celhaietan dagoen Cananearraren eremuan, eta Galgala da urrunera bedatzen eta sarcen den haran baten bazterrean.

31. Çuec ecen iraganen duçue Jordaneco ura, goçatzecotzat çuen Jainco Jaunac ematera dihoaquiçuen lurraz, hartaco jabe eta goçatzaile içan çaitezten.

32. Ikusaçue beraz bethe detzatzuen nic egun çuen aitzinean eçarrico ditudan ceremoniac eta erabaquiac.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 11