Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 11:13-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Erorcen baçarete beraz nic egun ematen darozquitzuetan manamenduetara, çuen Jainco Jauna maithatuz eta cerbitzatuz çuen bihotz oroz eta arima guciz,

14. Harec çuen lurrari emanen dio goiçaroco uria eta berantarocoa, bil deçaçuen ogui, arno, olio,

15. Sorho-belhar acienda bazcatzeco, eta cerorrec jan deçaçuen eta ase çaitezten.

16. Berautzue çora ez dadien çuen bihotza, eta guibela çaitezten Jauna ganic, cerbitza eta adora detzatzuen jainco atzeac;

17. Beldurrez Jaunac hers deçan cerua, uriac eror ez ditecen, eta lurrac eman ez deçan bere fruitua, eta laster gal çaizten Jaunac ematera dihoaquiçuen lur guciz on hartaric.

18. Hitz hauquiec sarquitzue çuen bihotzetan eta arimetan; orhoitgailu bat beçala escuetaric eman çatzue dilindan, eta eçar çatzue bi beguien artean.

19. Çuen semeec gogotan hauquiec erabil detzatençat, iracats çotzuete jarrico çaretenean çuen etchean, bidean cihoaztenean, etzanen eta jaiquico çaretenean;

20. Iscriba çatzu çure etcheco atheetan eta athe-habeetan,

21. Berha ditecençat çure egunac eta çure semeenac lur hartan, ceina Jaunac cin eguinez çuen aitei aguindu baitiote emanen diotela, ceruac lurra estalcen dueno.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 11