Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 10:6-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Bada, Israelec campac higuitu cituen Berothetic, Jacanen semeena cenetic, Moserara, non hil eta ehorci baitzen Aaron, ceinaren orde, apheztasuna jaunci baitzuen haren Seme Eleaçarrec.

7. Handic ethorri ciren Gadgadera: toqui hortaric abiaturic campatu ciren Jetebathan, uretaco eta errequetaco lurrean.

8. Ordu hartan Jaunac bereci çuen Lebiren leinua Jaunaren batasuneco arkaren erabilceco, eta haren aitzinean jarceco eguimbidetan, eta haren icenean benedicatzen haritzeco egungo eguna arteo.

9. Horren gatic Lebic ez du içatu ez çathiric ez ontasunic bere anaiequin, ceren Jauna bera baita haren ontasuna, çure Jainco Jaunac aguindu cioen beçala.

10. Bada, ni mendian egotu nincen, aitzinean beçala, berrogoi gau-egunez: eta Jaunac aldi hartan ere ençun ninduen, eta etzintuen galdu nahi içan.

11. Eta erran çarotan niri: Çoaci, eta populuaren buruan ibil çaite, sar ditecen eta goça deçaten lurra, ceina emanen diotedala cin eguin baitiotet horien aitei.

12. Eta orai, Israel, cer galdatzen darotzu çure Jainco Jaunac, baicic-ere içan deçaçun çure Jainco Jaunaren beldurra eta ibil çaitecen haren bideetan, maitha eta cerbitza deçaçun çure Jainco Jauna çure bihotz oroz eta çure arima guciz,

13. Eta beguira detzatzun Jaunaren manamendu eta ceremonia nic egun meçutzen darozquitzutanac, ongui hel daquiçunçat?

14. Ikusten duçu çure Jainco Jaunarenac direla cerua, eta ceruco cerua, lurra eta lurrean diren guciac:

15. Eta bizquitartean çure aitequin bat eguin da Jauna, eta maithatu ditu, eta hautatu ditu hequien ondocoac hequien ondotic, erran nahi da çuec, populu gucien artetic, egun froga eguiten den beçala.

16. Ingurebac eçaçue beraz çuen bihotza eta ez beçaçue gogor guehiago çuen burua;

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 10